............

mm

X Anboto Kilometro Bertikala 2017

2017ko Irailak 30 - Atxondo (Bizkaia)

ATXONDO

“Atxondo” toponimoaren etimologia, Anbotoko haitzaren ondoko haranaren kokapenari dagokio: “Haitz (Atx) – Ondo”. Udal izaera 1962. urtean hartu zuen, aintzinako Apatamonasterio, Axpe-Martzaa eta Arrazolako elizateak elkartu zirenean. Elizateok Durangoko Merinaldekoak ziren.

Atxondok aurkitutako aztarnarik zaharrena Goi Erdi Arokoa da; harri bakarrean landuta dauden lau hilobi dira. Bi, desagertutako San Pedro Apostolua ermita inguruan aurkitu ziren, gaur egun Apatamonasterioko parrokia dagoen lekuan. Besteak, Santiago ermita eta Axpeko San Juan Bateatzailea parrokiatik hurrean daude.

1212. urtean, Alfonso IXak Navas de Tolosako gerratean parte hartzea eskertzeko, Diego López de Harori eman zion Durangoko konterria, Bizkaiko Jaurerriaren barruan sartu eta Merinaldea egin zela. Lurraldeak 12 elizate zituen: Arrazola, Axpe, Apatamonasterio, Abadiño, Berriz, Etxebarria, Mallabia, Mañaria, Iurreta, Garai, Zaldibar eta Izurtza. Durango, Elorrio, Ermua eta Otxandio, ostera, ez ziren Merinalde honen menpean eta euren askatasuna mantendu zuten 1628. urtera arte.

Merinaldeko Batzarrak ordezkatzen zuen Elkargoa, aparteko batzarra zenean, Gerediagako haritzaren azpian, Salbadoreko ermitaren ondoan batzen zen, eta ohiko batzarra zenean Astola etxean, biak Abadiñon.

INFO GEHIAGO: http://www.atxondo.eus/

 


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Aurkezpena

Fitxa teknikoa

Ingurua

Araudia
Ordutegia

Izen Ematea

Mailak

Sariak

Nola Ailegatu

Ostatuak

Sailkapenak

Argazki Galeria

Kontaktua